|
Negoziazio kolektiboaren egitura
Negoziazio kolektiboaren egituratzat honako hau hartzen dugu: EAEn aplikatzen diren hitzarmen guztien deskribapen antolatua eta hitzarmen horietako bakoitzak ukitzen dituen langileen zehaztapena.
Lan Harremanen Kontseiluak egitura honi buruzko azterlan xehatua bi urtean behin egiten du. Hala, jarraian eskaintzen ditugun negoziazio kolektiboaren metodologiaren azalpenean zein mapan ematen ditugun datuak, 2004 urteko egoerari buruzko datuen eguneratzea dira. |