|
1.-Sinatzen duten sindikatu konfederazioek eta enpresario konfederazioak egiaztatu dutenez, enpresa eta lantoki askotan sarri, eta baita ohizkotasunez ere, kasu bakoitzean ezarritako lanaldi arrunta baino lanaldi luzeagoak egitera jotzen da. Jokaera hau ezin eman liteke luzaroago normaltzat, hainbeste pertsonak enplegurik ez daukaten herri batean. Beste alde batetik, badirudi argi dagoela, ekoizpen sistemak lanaldia luzatze hutsa baino eraginkorragoak diren antolamendu moduak bilatu behar dituela.
2.- Ondorioz, sindikatuek eta ugazaba erakundeak beharrezkotzat jotzen dute, egoera honi amaiera ematen dion eta aldi berean lanpostuak sortzen lagun dezakeen konfederazio arteko akordio bat burutzea.
3.- Era berean, Akordioak enpresa eta sektoreen eremuetan eragina izan dezan, Akordioak berak betebeharrak eta beharrezko prozedurak ezartzen ditu.
4.- Azkenik, sindikatu konfederazioek eta enpresario konfederazioak honetarako beharrezkotzat jotzen dute administrazio publikoaren esku hartzea, batez ere lan araudia betetzen dela zaintzeko bere funtzioari ekinez. Administrazioak, era berean, prestakuntza politika sustatu beharko du, prestakuntza arautuari zein lanerako prestakuntzari dagokienez, egokiro prestaturiko langilerik ezaz, enplegurako aukera garbiak gal ez daitezen.
Honegatik guztiagatik, alde batetik ELAk, Langile Komisioek, UGTk eta LABek, eta bestetik Confebaskek, ondorengo konfederazio arteko akordioa burutu dute
KONFEDERAZIO ARTEKO AKORDIOA
1) Aparteko orduetan lan egiteko aukera kendu egiten da, Akordio honen 2. puntuan arautzen diren salbuespenezko kasuetan izan ezik.
2) Ondorengo kasuetakoren bat gertatzen denean, salbuespentzat, lanaldi arrunta luzatu ahal izango da: Hots:
- Lehena. Ezinbesteko kasuak, hau da, istripuak eta aparteko presazko beste kalte batzuk aurrikusi edo konpondu behar direnean.
- Bigarrena. Behar bezain goizago aurrikusi ezin izan diren arrazoiengatik, enpresak bere jarduera normala izan dezan, lanaldi arrunta luzatzea ezinbestekoa denean. Edozertara ere, egiaztatu beharko da soberako lana ondoren adierazten diren arrazoietako batengatik ezin egin daitekeela langile berriak erabiliz. Hots:
|
| a) |
Lan denbora oso laburra izanik, kontratazio berria egitea bideragarria ez delako. |
| b) |
Behar den denboran kontratazio berririk egitea guztiz ezinezkoa delako. |
| c) |
Enplegu zerbitzu publikoen lankidetza eskatuta, zerbitzu hauek ez diotelako pertsonala eskatzen zuen enpresari, dagokion lanposturako trebakuntza egokia duen langilerik eman.
|
 |
|
|
|
3) 2. puntuan aurrikusitako salbuespenezko egoeren babesean lan egindako aparteko orduak, atseden denboraz konpentsatuko dira. Konpentsatzeko atsedenaren iraupena, dagokion aparteko lan deboraren iraupena baino luzeagoa izango da.
Diruz konpentsatzea bakarrik erabaki ahal izango da ezinbesteko kasuetan eta, 2 c) puntuan aurrikusten den kasua gertatzen delako, atsedenez konpentsatzea ezinezkoa denean
.
4) Akordio hau dagokion eremuan aplikatzeko, sektoreko edota enpresako akordioen bidez zehaztu beharko da. Ondoren aipatzen diren gaiak sektoreko edota enpresako akordio horietan berariaz arautu behar dira. Hots:
a.- Aparteko ordu haiek kentzeak ekar litzakeen enplegu aurrikuspen eta konpromisoak, baita aparteko orduak kentzearen ondorioz beharrezkoak izan litezkeen antolamenduaren egokitzapenak ere.
b.- Akordioaren 2. atala aplikatuz lanaldia luzatzeko bidea ematen duten salbuespenezko egoerak noiz gertatzen diren zehaztea.
c.- Konpentsatzeko modua eta, zehazkiago, lanaldiaren luzapena konpentsatzeko atseden denboraren iraupena.
5) Aurreko atalak aipatzen dituen akordioak negoziatzeko ekimena, dagokion eremuko enpresarioen zein sindikatuen ordezkaritzak hartu ahalko du eta beste alderdiak negoziatzera jezarri beharko du. Alderdietako batek negoziazioa hasteari ezetz egingo balio edo negoziazioan zehar akordioa galarazten duen desadostasunik sortuko balitz, alderdi bietako edozeinek GEPen aurrikusten diren gatazkak erabakitzeko prozeduretara jotzeko ahalmena izango luke.
6) Konfederazio arteko Akordio hau sinatzen duten erakundeek administrazio publikoari, Akordio honetan ezarritakoa betetzen dela zaintzeko behar diren planak eta bitartekoak ezar ditzan eskatzen diote.

|
|