|
Lan Harremanen Kontseiluaren barruan hasitako elkarrizketa prozesuaren ondorioz, argi geratu da gaur egun enpresario erakundeak eta sindikatuek lanaldia laburtzeari buruz dauzkaten jarrerak elkarrengandik urrun daudela. Enpresario ordezkaritzak, bere aldetik, lanaldia laburtzea eta lan denbora antolatzea bezalako beste gai batzuk ezin banan daitezkeela planteatzen du.
Arlo honetan eragiten duten faktoreen konplexutasunak eta harekin batera orain arte eta batez ere lanaldia laburtzeari dagokionez begi bistan geratu diren diferentziak gainditzeko borondateak, alderdiak Lan Harremanen Kontseiluan hasitako elkarrizketa eta negoziazio prozesua areagotzera eraman ditu.
Horretarako, ConfeBask ugazaba erakundeak, batetik, eta ELA, Langile Komisioak, UGT eta LAB sindikatuek, bestetik
ERABAKI DUTE
1) Lan Harremanen Kontseiluaren barruan eratutako enpleguaren aldeko mahaiari jarraipena ematea, enplegua sortzeko elementutzat lan denboraren gaia aztertzeari ekiteko.
2) Enpleguaren mahaiaren hurrengo bilerarako deia datorren 1999ko otsailaren 3rako egitea.
|