CRL-LHK
  LAN HARREMANEN KONTSEILUAREN ADIERAZPENA EMAKUMEEN LANEKO BERDINTASUNARI BURUZ
  Sarrera
  Lanean hastea eta kontratazioa, prestakuntza, lanbide sailkapena eta lanpostuen balorazioa
  Negoziazio kolektiboa
  Diskriminazioa desagertarazteko neurri eta tresna aplikagarriak
  Jarraipen Batzordea
  Menu nagusira itzuli
II. LANEAN HASTEA ETA KONTRATAZIOA, PRESTAKUNTZA, LANBIDE SAILKAPENA ETA LANPOSTUEN BALORAZIOA
  a) Lanean hastea eta kontratazioa

Lan Harremanen Kontseiluak, emakumeek lana lortzeko aurkitzen dituzten zailtasunak ikusirik, ondorengoak adierazten ditu:

  • Lan eskaintzak ez ditu emakumeak diskriminatu behar. Bertan hizkera neutroa erabili beharko da eta ez du edukiko sexu bietako bati ere oztopagarri gertatzen zaion baldintzarik.
  • autapen prozesuetan ez da irizpide subjektiborik erabili behar; alderantziz, bakarrik lanbiderako ezaugarriak eta pertsonen egokitasuna erabili behar dira irizpidetzat. Ondorioz, lanpostuak betetzeko deialdiak lanbide gaikuntzazko irizpide hauen arabera egin behar dira soilik, sexuagatik inolako bereizketarik egin gabe.
b) Prestakuntza

Kontseiluak egiaztatu du emakumeak berdintasunez laneratzeko prozesuak gaikuntza lortzeko ahaleginaren beharra dakarrela eta, gaikuntza hori sustatzeko, etengabeko prestakuntza bultzatu behar dela, emakumerik gutxien dauden lanpostu espezialduetan arreta berezia jarriz. Helburu hau betetzeko, ondorengoak beharrezkotzat jotzen dira:

  • Egiten diren prestakuntzako ikastaroetan emakumeen parte hartzea erraztea; horrela, enpresen barruan emakume langileen talde askok jasaten duten diskriminazio egoera gainditu ahalko da.
  • Prestakuntza hori berezitua eta osatua izan dadila eta emakume gutxi dauden lanpostuak bete behar dituzten emakumeei edota amatasun baja zein eszedentzia aldien ondoren, beren iharduerari berriro ekiteko prestakuntza behar duten emakumeei eman dakiela.

c) Sailkapena

Lanbideko sailkapen-sustapenak prestakuntzak ezinbestean behar dituen osagarriak dira. Gizonezkoei eta emakumezkoei lan desberdinak egokitzen dizkieten estereotipoak ezabatu behar dira eta enpresetako lanpostuak, edozein direla ere, arraoiz eta sexu bereizkeriarik gabe pertsonez bete ahal izateko baldintzak sortu behar dira.

Lanbide kategorien definizioak ez luke ekarri behar, ez era zuzenean eta ez zeharka, emakumezkotzat jotzen diren kategoriak ordainketa eta lanbideko kualifikazio mailarik beherenetan jartzeko bidea ematen duen sexu arrazoien bidezko bereizketarik.

Zentzu honetan, Kontseiluak, lanbide sailkapeneko sistemetan emakumezkoen eta gizonezkoen kategoriak ez bereiztearen eta emakume langileek enpresen barruan gizonezkoek dituzten igotzeko eta ardura handiagoko funtzioak hartzeko aukera berberak edukitzearen aldeko bere jarrera agertzen du.

d) Lanpostuen balorazioa

Aurreko puntuan adierazitakoagatik, lanpostuen balorazioan, sexu arrazoien bidezko diskriminaziorik eza bermatzen duten irizpide objetibo eta ebaluagarriak ezarri behar dira; horrela, balorazio hori lanpostu edo zeregin bakoitzak dituen ezaugarrien arabera egin behar da, bestelako irizpiderik erabili gabe. Lan Harremanen Kontseiluak, beraz, ondorengoak beharrezkotzat jotzen ditu:

  • Inolako diskriminaziorik ez dakarten eta gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat berdinak diren irizpideetan oinarrituta dauden balorazio sistemak ezartzea. Sistema hauek, gizon eta emakume langileak soldataz ez diskriminatzeari buruzko TS/117 komunitateko direktiba, balio edo ardura bereko lanetarako soldata berbera aipatzen duena, kontuan hartu behar dute
  • Emakumeek sarritan betetzen dituzten lanpostuak birbaloratzea, gehienetan emakumeek betetzen dituzten lanpostuen ezaugarriak, gehienetan gizonezkoek betetzen dituzten antzeko lanpostuen ezaugarrien maila berean jarriz.