CRL-LHK
  LAN HARREMANEN KONTSEILUAREN ADIERAZPENA EMAKUMEEN LANEKO BERDINTASUNARI BURUZ
  Sarrera
  Lanean hastea eta kontratazioa, prestakuntza, lanbide sailkapena eta lanpostuen balorazioa
  Negoziazio kolektiboa
  Diskriminazioa desagertarazteko neurri eta tresna aplikagarriak
    Jarraipen Batzordea
  Menu nagusira itzuli
I. SARRERA
 

Emakumeen gizarteratzea areagotuz joan da eremu guztietan azken aspaldi honetan. Geldialdi edo gutxienez bilakaera geldoko aldi luzeen ondoren, mende honetan legezko desberdintasunak gainditu egin dira, Mendebaldean bederen, eta horrela gaur egun esan daiteke testu arau emaleetan ia ez dagoela gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunik bat ere.

Aitzitik, berdintasun formal hau ez dator guztiz bat errealitatean gertatzen denarekin. Izan ere, guztizko gizarteratzerako bidean zalantzarik gabe aurrera egin bada ere, oraindik ere bada beheragoko mailako desberdintasunik eta diskriminaziorik. Hauek gero eta ezkutuago agertzen dira, baina hala ere nabarmenak dira eta badute oraino ere benetako ondorerik. Diskriminazio eta desberdintasun hauek gizarte bizitzako arlo guztietan gertatzen dira eta, beraz, lanaren eremuan ere bai.

Horrela, erraz ikus daiteke, gero eta emakume gehiagok lan egiten duten arren Ä eta hauxe da, izan ere, mende honetako berrikuntza nagusiaÄ , laneko bizitzako eremu guztietan badirela oraingoz ere zenbait diskriminazio mota: enplegua lortzea bera, ardurako lanpostuetara igotzeko barne sustapenerako zailtasunak, lanbide sailkapena, ordain sari desberdinak, negoziazio kolektiboa bera edo baita langileen legezko ordezkaritza ere, gehien-gehienetan gizonezkoek osatzen baitute.

Egia da, hala ere, lanaren eremuan nabaritzen diren diskriminazioak ez direla gizarteko bizitzako beste zenbait arlotan gertatzenm direnak baino handiagoak. Eta hau nabarmendu egin behar da, Euskadiko emakumeak, aresti-arestian hasi baitira kopuru handietan lan egiten eta, hasi ere, tradizioz hain gizonezkoena zen industriako lan inguruan hasi baitira.

No obstante, a pesar de la rapidez de la integración laboral de la mujer y la definitiva superación de desigualdades jurídicas formales, quedan aún en el mundo del trabajo elementos de discriminación que es preciso superar.

Horregatik, ELA, Langile Komisioak, UGT eta LAB sindikatuen eta Confebask euskal enpresarien elkartearen ordezkaritza duten kideek osatzen duten Lan Harremanen Kontseiluak, diskriminazio egoera horiek inoren onerako ez direnak, gaindi daitezen, ahalegina egitea erabaki du. Eta zentzeu horretan, honako hau adierazten du:

  • Emakumeek eztabaidarik gabeko lanerako eskubidea dutela. Horregatik Kontseiluaren ustez, emakumeek lanaren munduan berdintasunez parte hartzea bultzatzeko bidea ematen duten ekintza positiboko neurriek, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna errealitate bihurtzeko dauden oztopoak gainditzeko nazioartean sortu eta onartu diren biderik baliagarrienetako bat osatzen dute.
  • Horrez gainera, baliabide naturalik ez duen herri honetan, enpresen leihakortasuna sortzen duten elementuak, hau da, teknologiak, zerbitzua, kalitatea eta horrelako beste zenbait, azken finean eskuragarri dagoen baliabide bakarraren, hots, giza baliabidearen mendean daude. Eta, hain zuzen ere, baliabide garrantzitsu horren erdia emakumezkoek osatzen dute. Gizon eta emakume guztiak diskriminaziorik gabe eta norberaren gaitasun eta ahaleginetik ez datorren desberdintasunik egin gabe bete-betean bultzatzea, euskal enpresen aktibo nagusia izango da. Zentzu honetan, berdintasuna leihakortasunerako ezinbesteko baldintza da.

Azaldutako arrazoiengatik, Lan Harremanen Kontseiluak, diskriminazioko elementuak desagertuz joan daitezen borondatea agertzen du, horretarako ondoren zehazten diren arloetan esku hartu behar delarik.