CRL-LHK
  GEP (PRECO)-LANEKO GATAZKAK EBAZTEKO BORONDATEZKO PROZEDUREI BURUZKO LANBIDE ARTEKO AKORDIOA
  Hitzaurrea
  Akordioaren xedapen orokorrak
  Prozeduren gaineko xedapen orokorrak
  Prozedurak hasteko eskaera
  Prozedurak zelan gauzatu
  Prozeduren amaiera
  Prozeduren ondorioak
  Xedapen gehigarria eta azkena
  ERANSKINA: Aplikazio arauak
    6. puntuaren aplikazioari buruzko akordioa
  Afiliazioa egiaztatzeko protokoloa
  Elementu tekniko edo ekonomikoekin zerikusia duten gatazkei buruzko protokoloa
     
  Testu osoa inprimatzeko
  Menu nagusira itzuli 
ENPRESA BATEAN AFILIATU KOPURUA EGIAZTATZEKO PROTOKOLOA (**)
 

ENPRESA BATEAN AFILIATU KOPURUA EGIAZTATZEKO PROTOKOLOA

  1. Afiliazio maila egiaztatzeko eskaerak, hitzarmen edo itun kolektibo bateko klausula baten aplikazioarekin zerikusia dutenean onartuko dira.
  2. Precoko gainerako prozeduretan bezala, eskaera aurkeztu duen aldeak eta enpresaren zuzendaritzak profesionala izendatuko dute, baina prozedurara ez zaio beste ezein ordezkaritzari deituko. Enpresaren zuzendaritzak profesionalari langileen izenen eta dagozkien NANen zerrenda eman behar dio, baina ezingo du ezagutu beste aldeak profesionalari ematen dion dokumentazioa.
  3. Profesionalak erabiltzen duen prozedura, zehatz-mehatz egokitu behar zaio datu pertsonalak babesteko legediari (abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoari, hain zuzen ere), legedi honek, bereziki babestutako datuen artean, afiliazio sindikalari buruzkoak jasotzen dituelarik (7.2 artikulua), datuok ukitutako pertsona bakoitzaren berariazko baimenik gabe inori jakinaraztea galaraziz (11.1 artikulua).
  4. Baimenik gabeko jakinarazpen hau gerta ez dadin, eskaera egiten duenari aukera bi emango zaizkio, hots: afiliatutako pertsona bakoitza, bere NANa daramala profesionalarekin egotea (enpresan, lokal sindikal batean edo bestelako lokal batean, egon ere), edo profesionalari izenen zerrenda bat ematea, afiliatu bakoitzak bere izenaren ondoan eguneko data jarri eta sinatzeaz gainera, horrekin batera sinadura egiaztatu ahal izateko NANaren fotokopia ere eman behar duelarik
  5. Profesionalak bakarrik ziurtatuko du, sindikatuak enpresa horretan dituen afiliatuen kopurua, hitzarmenean ezarritakoa baino handiagoa den ala ez, bestelako zehaztapenik egin gabe.
  6. Profesionalak, Precoko profesionalen elkargoko kidea denez gero duen isilekotasun beharra betetzeko konpromisoa hartzen du eta, prozedura definitiboki amaitzen denean, zerrendak eta fotokopiak birrintzekoa ere bai.

(**) Testu hau Precoren Batzorde Paritarioak 2008ko martxoaren 11ko bileran onartu zuen, afiliazioa egiaztatzeko eskaeretarako.