CRL-LHK
  GEP (PRECO)-LANEKO GATAZKAK EBAZTEKO BORONDATEZKO PROZEDUREI BURUZKO LANBIDE ARTEKO AKORDIOA
  Hitzaurrea
  Akordioaren xedapen orokorrak
  Prozeduren gaineko xedapen orokorrak
  Prozedurak hasteko eskaera
  Prozedurak zelan gauzatu
  Prozeduren amaiera
  Prozeduren ondorioak
  Xedapen gehigarria eta azkena
  ERANSKINA: Aplikazio arauak
    6. puntuaren aplikazioari buruzko akordioa
  Afiliazioa egiaztatzeko protokoloa
     
  Testu osoa inprimatzeko
  Menu nagusira itzuli 
ERANSKINA: APLIKAZIO ARAUAK (*)
 

1. Prozeduren kudeaketa. Lan Harremanen Kontseiluaren lurralde egoitzak

Egoitzek idazkiak jaso eta horiei buruz erabakiko dute, deialdiak eta jakinarazpenak egingo dituzte, sortzen den dokumentazioa erregistratuko dute, jardueretan gertatutakoaren eta prozeduren emaitzen ziurtagiriak egingo dituzte, eta, oro har, prozedurak errazteko eta aurrera joateko behar diren eginkizun guztiak beteko dituzte.

2. Eskaera orriaren edukia

Eskaera orri arautu bi egongo dira, bata adiskidetze edo bitartekotzarako, eta beste arbitrajerako. Bietan eduki hauek jaso beharko dira:

  • Eztabaidagaia zein den.
  • atazkak ukitzen duen kolektiboa eta gatazkaren lurralde-eremua.
  • Legitimatuta dauden subjektuak nortzuk diren.

Adiskidetze edo bitartekotzako orrian, gainera, alderdi bakarreko interesatu gehienen borondatez bitartekotza aurrera eramatea baimentzen duen egoera bat edo bestea gertatzen dela azalduko da.

Arbitrajerako eskaerak eduki berezia izango dul:

  • Zuzenbidezko arbitrajea edo ekita- tezko arbitrajea aukeratzen den.
  • Zeintzuk diren arbitroari aurkeztu gura zaizkion gai zehatzak.
  • Arbitroa nor izango den, edo, bestela, lurralde egoitzaren ardura- dunarekin biltzean izendatzen den arbitroaren onarpena.
  • Deituta dauden edo egiten ari diren grebak edo ugazaben itxierak bertan behera geratzen direla ziur- tatzen duen adierazpena.
  • Arbitroari aurkeztuko zaizkion gaiak ebazteko bide judizial edo admi- nistratibora jotzeko ezintasunaren onarpena, eta arbitraje epaia edo ebazpena behartze indarrekoa eta bete beharrekoa dela ziurtatzen duen adierazpena.


3. Alderdi bakarreko interesatuen gehiengoa ordezkatzen dutenen borondatez burutzen den bitartekotza

Akordioko 16. puntuaren arabera prozedurak bitartekotza bezala jarraitzen duenean alderdi bakarreko interesatuen gehiengoaren borondatez, bitartekoa egoitzaren arduradunak izendatuko du zozketaz. Tramite bakoitzean subjektu legitimatu guztiei deituko zaie, prozeduran parte hartzea erabaki zein ez, euren interesak babestu ahal izateko.

4. Prozeduretako gehienezko epeak luzatu, laburtu eta etetea

Prozedurako alderdi bietako gehiengoen akordioz, epeak euren berezko iraupenaren erdian luzatu ahal izango dira. Era berean, adiskidetzaile, bitarteko edo arbitroarekin ados jarrita, laburtu ere egin ahal izango dira epeok.

Prozedurak hala eskatzen duen salbuespenezko kasuetan, alderdiek epea etetea eskatu ahal izango diote lurralde egoitzaren arduradunari. Etete hori kasu horretarako baldintza konkretuekin erabakiko da.

5. Erakunde sinatzaileentzako informazioa

Kontseiluaren egoitzek eskatzen diren prozeduren berri emango diete Akordio honen sinatzaileei, bai eta prozeduren azken emaitzen berri ere.

6. Egun baliodunak

Prozeduren epeak zenbatzerakoan, lanegun guztiak joko dira egun balioduntzat, larunbatak izan ezik.

Akordioaren 13. puntuan ezarritako hamabost eguneko epea hitzarmen edo itun kolektiboetako batzorde paritarioen aurretiazko jarduketaren kasuan ere modu berean kontatuko da. (*)

7. Adiskidetze saioaren garapena(*)

Adiskidetze edo bitartekotza prozedura adiskidetze saioan Egoitzaren arduradunaren aurrean alderdi bakoitzaren gehiengoa aurrean delarik hasita, arduradunaren jarduketa, adostasuna ekitaldi horretan bertan lortzea ezinezkoa dela ohartzen denean amaituko da. Alderdietako bat prozedurak Precoren 11. Puntuan aipatzen den elkargoko adiskidetzaile edo bitartekari baten parte hartzearen bidez aurrera egin dezan prest ez balego, aktan adiskidetze saioa adostasunik gabe amaitu dela Lan Prozedurari buruzko Legearen 154.1 artikuluan aurreikusten den eskakizuna bete dela egiaztatuko da.

8. Hitzarmen kolektiboek eurek dakartzaten prozedurak(*)

Hitzarmen kolektibo batek hitzarmena interpretatzeari edo aplikatzeari buruzko gatazketarako berezko prozedura bat ezartzen badu, eta prozedura horretan hitzarmen horretako batzorde paritarioaren jarduera aurreikusten ez badu, prozedura hura aplikatuz gero, Precoren 13. puntuan aurreikusten den eskakizuna beteta egongo da.

(*) Testu hauek Precoren Batzorde Paritarioak gehitu zituen, 2002.06.21eko 117. EHAAn argitaratutako erabakiaren bidez.

ELAren izenean
Iz.: José Elorrieta Aurrekoetxea

Euskadiko Langile Komisioen izenean
Iz.: Francisco Blanco Caraciolo

LABen izenean
Iz.: Rafael Díez Usabiaga

Euskadiko UGTren izenean
Iz.: Carlos Trevilla Acebo

ConfeBasken, Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren izenean
Iz.: Román Knörr Borrás