CRL-LHK
  KONTSEILUAK EGINDAKO TXOSTENAK
Kontsulta jarduerara itzuli

Lan Harremanen Kontseiluaren txostena honako dekretu proiektuari buruz: Besteren prebentzio zerbitzuen eta prebentzio sistemaren auditoria garatzeko pertsona edo entitate espezializatuen erregistroa EAEren eremuan sortu eta arautzen duen Dekretu Proiektua

 

Lan Harremanen Kontseiluaren txostena honako dekretu proiektuari buruz: Besteren prebentzio zerbitzuen eta prebentzio sistemaren auditoria garatzeko pertsona edo entitate espezializatuen erregistroa EAEren eremuan sortu eta arautzen duen Dekretu Proiektua

 

Aurrekariak

1. Dekretu proiektua Lan Harremanen Kontseilura bidali zen, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Azterlan eta Araubide Juridiko Zuzendaritzaren bidez, haren edukiari buruzko derrigorrezko txostena eman zezan eskatuz.

2. Behin proiektua Txosten Batzordearen kideei bidali eta Kontseiluaren zerbitzu teknikoek aurretiazko txostena eginda, kontsulta funtzioa gauzatzeko onartutako prozedurarekin bat etorriz, Txosten Batzordea 2007ko ekainaren 20an bildu zen. Bilera horretan, Batzordearen kideek ondorengo azken gogoetak egitea erabaki zuten:

Azken gogoetak

1. Aipatutako dekretu proiektu honen bidez, lege agindu bat betetzen da, EAEk esleituta dauzkan gauzatzeko eskumenak beteaz.

2. Aitzitik, guztiz teknikoa den arau honek duen helburua eta araua emanda dagoen lan segurtasun eta osasunaren eremu berezia kontuan harturik, Lan Harremanen Kontseiluaren Txosten Batzordeko kideek egokiago iritzi diote eduki zehatzaren analisia Osalanek egiteari, lan arriskuen prebentziorako politiken garapenarekin zerikusia duen instantzia eskudun espezializatua berau baita, dekretu proiektu honek halako politiken gaiarekin begi bistako lotura duelarik.

3. Lan Harremanen Kontseiluaren Txosten Batzordeko kideek badakite Osalanek ez duela formalki esleiturik derrigorrezko txostena egiteko eskumena, baina hala ere, kasu honetan eta LHKk gai soziolaboraletako kontsultarako berariazko instantziatzat duen eskumenari utzi gabe, Osalanek esku hartzeak, dekretu proiektuaren alderdi teknikoen balioespena eta organismo horretan parte hartzen duten gizarte ekintzaileen iritzia elkartzeko bidea emango lukeela irizten diote.

Bilbo, bi mila eta zazpiko ekainaren hogeita bata.