CRL-LHK
  KONTSEILUAK EGINDAKO TXOSTENAK
Kontsulta jarduerara itzuli
2003 – 2006ko Erakunde arteko Enplegu Planaren Proiektua
 

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Lan Harremanen Kontseilu honetara helarazi du "2003 – 2006ko Erakunde Arteko Enplegu Planaren Proiektua", egokiak liratekeen iradokizunak egiteari begira edo legokiokeen txostena emateari begira.

Haren edukiari buruz egindako analisiaren ondoren, Lan Harremanen Kontseiluak

DERITZO:

Eusko Jaurlaritzak helarazitako agiriak askotariko alderdiak dituela, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoko lan merkatuaren analisia, 2000-2003ko enplegu planaren ebaluazioa, Europako erreferentziak, helburuak, enplegu planaren eta enplegu zerbitzuen jardunbideak, eskumen esparrua eta lege garapena.

Planaren enuntziatu eta kontzeptuetariko batzuekin bat etor gaitezke, beste batzuetan ez eta beste batzuk, berriz, aztertu beharko dira Jaurlaritzak Plana garatzerakoan taxutuko dituen proiektu zehatzen argitan.

Hala eta guztiz ere, orokorrean begiratuz gero, Planak daukan arazorik handiena da enplegu politikaren tratamenduari bere osotasunean heltzeko antzirudiaren atzetik, ez diela irtenbiderik aurkitzen EAEko eremuan hura garatzeko oinarrizko elementuei eta koskei, bereziki enplegu zerbitzuen gainekoei.

Aurrekoa gorabehera, Plana inplementatu eta garatu ahal izateko, Jaurlaritzak honi dagozkion arauak onartu beharko dituenez gero, Lan Harremanen Kontseiluak, bere kontsulta jarduera beteaz, egoki deritzen iradokizunak eta txostenak emateari ekingo dio.

Honekin batera, erantsirik, Kontseiluko kideen jarrera partikularrak doaz.