CRL-LHK
  KONTSEILUAK EGINDAKO TXOSTENAK
Kontsulta jarduerara itzuli
Agindu Proiektua, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, langileek, euren ordainsariak jasoz, 2004ko ekainaren 13ko hauteskundeetan parte hartu ahal izan dezaten arauak ematen dituena
 

Aurrekariak:

2004ko maiatzaren 4an Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, Azterlan eta Araubide Juridikoko Zuzendaritzaren bidez Lan Harremanen Kontseilura Agindu Proiektua, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, langileek, euren ordainsariak jasoz, 2004ko ekainaren 13ko hauteskundeetan parte hartu ahal izan dezaten arauak ematen dituena, bidali zuen.

Agindu Proiektuaren testua Lan Harremanen Kontseiluaren Txosten Batzordeko kideei bidali zitzaien eta Batzordeak 2004ko maiatzaren 12an egindako bileran aztertu zuen.

Proiektuaren testuari buruzko gogoetak

Txostenaren gaia den agindu proiektuaren testuak, berriz ere ematen du Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak helburu berbera betetzeko aurretiaz emandako arauen testua.

Aurreko proiektuak zirela eta, Lan Harremanen Kontseilu honek dagozkien txostena bidali zituen eta bertan, sindikatu eta enpresari erakundeek aukeratutako Txosten Batzordeko kideen iritzia adierazten zen

Oraingo arauaren eta aurrekoen testuak berbera direla ikusirik, LHKren Txosten Batzordeak, berriz ere errepikatzen du gai honi buruz bere txostenetan aurretiaz azaldutako berbera.

Ondorioz, 2004an egindako bileran ondorengo txostena onestea erabaki da:

Txostena

Kontseiluaren kideek, Agindu Proiektua, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, langileek, euren ordainsariak jasoz, 2004ko ekainaren 13ko hauteskundeetan parte hartu ahal izan dezaten arauak ematen dituenaren testuarekin bat datoz, ondorengo aldean izan ezik: enpresari erakundeek aukeratutako kideen ustez, ordaindutako baimena langileei bakarrik eman beharko litzaieke, euren lan ordutegia eta hauteskunde kolegioen irekiera ordutegia lau orduz edo denbora luzeagoz aldi berean gertatzen direnean.